XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Azinbo eta Alamu Lurraren sabelera jautsi ziren.
Aurreratu ahala, koloreak agertzen zitzaizkien: gorria, horia, urdina, berdea, ubela, laranja... kolore guziak goza zitzaketen.
Lurraren sabelean, amaren sabelean bezal-bezalaxe sentitu ziren.
Koloreak baizik ez zituzten ikusten.
Bat-batean, bi begi erraldoi agertu ziren.
Hitzegiten zuten begiek hauxe galdetu zieten:
- Azinbo elefantea, zer egiten duzu hemen gizon ttiki horrekin?
- Lurraren sabelean, bizkiak gara
Begiek berriro:
- Alamu, zer nahi duzu ?
- Munduaren koloreen bila nator.
- Zenbat urrats egin duzu honaino etortzeko ?
- Hirurehunta berrogeita sei mila
- Oroimen ona duzu!
Beraz, zu eta zure adiskideak, ez duzue munduaren lehen kolorea ahantzi behar.
Orain, ihes egizue laster.
Sumendia iratzarriko dut eta Ortzadarra askatuko.
Alamu Azinboren bizkarrera igo zen eta zelaieraino joan ziren lasterka.
Orduan, dunba!
Leherketa ikaragarri batek Lur osoa astindu zuen.